Aramaion bizi

Ingurumena

Guztion ardura da hondakinak murriztu eta ondo kudeatzea

Konpostajea

Udalak kanpaina abiarazi du arduraz kontsumitzeko.

Ingurumena zaindu

Ingurumena zaintzeko neurriak etxetik hasi behar dira, norbere arduratik, guztion esku baitago zaborra murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea.

AHOLKUAK:

Hona hemen ingurumena zaintzeko kontuan izan behar ditugun hainbat aholku. 

Ingurumenaren ikuspuntutik hondakinak gutxitzea izan behar da helburu nagusia. Zentzu honetan sortzen ditugun  hondakinak murriztea eta sortzen ditugunak ahalik eta hobeen bideratzea da gure betebeharra.

Hondakin organikoari dagokionez, tokian tokiko konpostajea da zalantzarik gabe, aukerarik egokiena. Prozesu naturala da eta, prozesu horren bidez, gure etxean sortutako hondakin organikoak, eraldaketa biologiko baten bitartez, konpost bihurtzen da.

Aramaion konpostajea egiteko bi aukera hauek martxan daude:

Etxeko konpostajea

Etxean egiteko konpostajea bultzatu da kanpaina ezberdinekin eta horretarako aukera dutenak animatzen dira konpostajerako materiala eta formazioa emanez. Orain arte material sorta bat banatu da eta hainbat formazio saio eman dira, eskaeraren arabera.

Zentzu honetan eskolan ere formazioa eman da eta materiala banatu, eta jangelaz kanpoko hondakin organikoak konpostatzen dira.

Uribarri soziedadeak ere materiala eskatu zuen eta organikoa konpostatzen du.

 GIDALIBURUA: etxeko konpostajea

Auzo konpostajea

Auzo konpostajea

Bi auzo konpostaje gune daude martxan, bat Aita Gabirel kalean eta bestea Osteta kalean. Guztira 60 etxebizitzak (2021) hartzen dute parte momentu honetan konpostaje gune hauetan.

Horretaz gain Eguneko Zentrokoek auzo konpostajean parte hartzen dute ere.

Animatu eta parte hartu

 
 

Auzo konposta zein etxeko konpostaren inguruko informazioa jasotzeko, edo interesa duenak harremanetan jartzeko ingurumen teknikariarekin: ingurumena@gorbeialdea.com

 Zer da konpostagarria?