Aramaion bizi

Foru zuzenbidea

Aramaioko historian Bizkaiari buruzko aipamen bat baino gehiago dago, baina ez dago guztiz frogatuta probintzia horretakoa izan zela. Baina, argi dago Aramaioko bailarak Bizkaiko Forua mantentzearen alde egin duela eta, ondorioz, foru-zuzenbide zibila indarrean dago Aramaion.

Egungo foru-legeak, Eusko Legebiltzarraren 3/92 Legeak, jasotzen duenaren arabera,”Laudio eta Aramaio udalerrietan Bizkaiko Forua da ezargarri, Bizkaia Lurralderako bereziki ezargarri izan daitekeen lurralde-eremuaren zehaztapenari dagozkion erabakiak salbu”. Eta hiru arlo nagusi daude jasota:

  1. Etxe/baserri lurren salerosketa/oinordetzan.
  2. Testamentua egiteko moduak: alkarpoderosoa eta ermandadeko testamendua.
  3. Senar-emazteen arteko ondare-harremanak.
  4. Bide-zorrak.

Informazio gehiago:

Euskal Foru Zuzenbide Zibila eta Arabako Aramaio herria (PDF).

Informazio praktikoa