Aramaion bizi

Kultura elkarteak

Itur-Zuri emakume elkartea.

Emakume elkarteak, herriko Berdintasun foroan hartzen du parte, eta herriko feministen taldearekin eta Gorbeialdeko Berdintasuna sailarekin batera, egitarau zehatza antolatzen dute martxoaren 8an eta azaroaren 25ean, genero berdintasunaren alde eta genero indarkeriaren kontra.

Oletako Briska emakume elkartea.

Oleta auzoan bizi diren emakumeak batzen ditu elkarteak. 

Alaiak jubilatuen elkartea.

Herriko jubilatu eta pentsiodunen elkartea da. Kultur etxearen eraikinean lokala dute eta antolatzen dituzten ekintzen artean: euskara ikastaroa, briska eta mus txapelketak…

Lagun Artean dantza taldea.

Euskal dantzen ikastaroak eskaintzen dituzte. Laubapost talde ari dira klaseak jasotzen astero eta emanaldiak eskaintzen dituzte herriko jaietan, jubilatuen egunean, eta herrian antolatzen diren beste hainbat ekimenetan.

Bizente Goikoetxea abesbatza.

Musika korala lantzen du abesbatza honek, erlijiozkoa zein herrikoia, eta era guztietako jai publiko zein pribatutan kantatzen dute, ospakizun sozial edo erlijiozkoetan.

Papargorri ume abesbatza.

Herriko neska-mutikoak batzen dira ume abesbatza honetan. Astero egiten dituzte entseguak eta emanaldiak urtean zehar, momentu eta ekitaldi desberdinetan.

Txikitixa taldea.

Trikiti eta pandero klaseak eskaintzen dira. Eta emanaldiak ere eskaintzen dira urtean zehar: herriko jaietan, jubilatuen egunean, eta herrian antolatzen diren beste hainbat ekimenetan.

Bertso eskola.

Aramaion dagoen bertsozaletasuna da hizpide. Herriko neskamutiko gazteak batzen dira asteroko klaseetan, eta ume zein nagusiekin emanaldiak ere antolatzen ditute urtean zehar.

Ikusiz Gozatu taldea.

Zinema forum emanaldiak antolatzen dira eta momentuko karteldegitik kanpo dauden beste pelikulak eskaintzen dira. Sarritan gaika
antolatzen dira zikloak, bertsio orijinalak eskaintzen dira…

Informazio praktikoa