Mairuelegorreta Landa Garapen Elkartea
Aramaioko udala
Mairuelegorreta Landa Garapen Elkartea
Landa Garapeneko Elkarteak eskualde-izaera duten erakundeak dira, eta beren lurralde-eremuko esparru ekonomiko eta sozialen ordezkaritza-lana egiten dute.
«Mairuelegorreta» Gorbeia inguruetako elkartea 1996 amaieran sortu zen, eta helburutzat hartu zuen eskualdea osatzen duten herritarren ongizatea eta garapena zaintzea, ingurunearen garapen sozioekonomikoa bultzatuz.
Planifikaziorako lan-tresna eta lanerako oinarri nagusia Eskualdeko Landa-garapenerako programa du. Horrez gain, Hazi Fundazioarekin modu koordinatuan egiten du lan, beren laguntza, lankidetza eta aholkularitzarekin. Eta, 2001ean sortu zenetik, Mendinet Tokiko Ekintzarako Taldeko kide da. Erakunde hori da Euskadiko LEADER diru-laguntzen kudeaketaz arduratzen dena.
Bazkideak
Gaur egun elkartea honako erakunde hauek osatzen dute:
- Aramaioko Udala.
- Arrazua-Ubarrundiako Udala.
- Legutioko Udala.
- Urkabustaizko Udala.
- Zigoitiako Udala.
- Zuiako udala.
- U.A.G.A.
- S.E.A. Arabako Enpresariak
- Kultur elkarteak
- Ikastetxeak
- Batzar Administratiboak
- Jubilatuen elkarteak
- Nekazaritza eta abeltzaintzako elkarteak
Informazio gehiago: www.mairuelegorreta.eus
Informazio praktikoa
Aramaixon konposta!
Kale izendegia
Kexak / Iradokizunak