Aramaioko udala

Urkiolako Parke Naturala

Urkiola 1989ko abenduan deklaratu zen parke naturaltzat baliabide naturalak babestu eta kontserbatzea ziurtatzeko asmoz, mendi horietako ustiapen tradizionalak mantenduta eta era berean bultzatuta.

Urkiola Parke Naturalak 5.768 hektareako azalera du eta Aramotz-Eskubaratz (Eskuagatx) mendizerrak, Durango aldeko mendiek eta Arangio mendizerrak osatzen dute. Parkea, Araba eta Bizkaiko herrialdeen artean dago eta bere baitan Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Dima, Durango, Izurtza, Mañaria eta Aramaio daude.

Urkiolako paisaiak humanizazio maila handia du, lurralde horretan aurreko garaietatik burutu diren erabilera eta okupazioaren eraginez. Aberastasun handiko paisaia du, Euskal Herriko markoan benetako kalitateduntzat eta eremu atlantikoko mendien adierazgarritzat har daitekeena.

Informazio gehiago:   www.urkiola.net

Informazio praktikoa