Arrasate eta Gasteiz
Arriaga Autobusak eskaintzen du zerbitzua.
Informazio gehiago: www.arriagabus.com / 945 285000
Hauek dira bi norabide hauetako linea autobuseko ordutegiak:
BAT Txartela: udaletxean erosi daiteke 3 eurotan eta ondoren Kutxabank kutxazainetan kargatu daitezke.
→ BAT txartelari buruzko ohiko galderak ←
Arrasatetik Gasteizera joateko, hemen kontsultatu daitezke ordutegiak: www.pesa.net
Auzoak eta Ibarra
Arabako Foru Aldundiak autobus zerbitzu berria jarri du martxan Ibarra eta auzoak komunikatzeko. Erabiltzeko, derrigorrez egin beharko da eskaera, aurreko egunean.
Zerbitzua aste barruan zein jai egunetan ematen da. Ezaugarriak hauek dira:
- Erreserba, aurretik egin behar da. Gutxienez, aurreko eguneko 20:00 baino lehen.
- Nola: www.araba.eus/alavabus bitartez edo telefono honetara deituta: 945182060 (astelehenetik ostiralera, 7:30 – 20:00h eta larunbatetan 8:00 a 15:00h).
- Ordainketa: 1,70€ BAT txartela erabilita edo bestela 2,50 €. Eta beste hobari batzuk ere onartuko dira, familia ugaria izanez gero edo Bat Berezi txartela izanda.
- Informazio gehiago: eskuragarri honako helbidean www.araba.eus/alavabus
- Ordutegia: honako dokumentuan kontsultatu daiteke: