Herri curriculuma
Aramaixoko herri curriculume
Herritar batek bere herriari buruz jakin behar duena zehaztea eta definitzea da helburua. Herriari buruz jakin beharrekoa, eskolako komunitate osoak, herriko eragileek eta norbanakoek adostuko dute. Asmoa, gainera, ondarearen transmisioa modu eraginkorrean eman dadin, herriko adituak irakasle bihurtzea da. Modu horretan, herriko jakintza horietan sakontzeak munduko ezagutzak ulertzeko eta lantzeko tresnak emango dizkie haurrei. Motzean, Norberaren herritik Euskal Herrira eta handik mundura jauzi egin nahi dugu.
Informazio gehiago:
Iker Elexpuru eta Mari Karmen Garridok landu dute edukia: Aramaixoko Herri Curriculume txostena
Bideoa ere landu zen, herriko eragile ezberdinen ahotsa eta iritziak jasota: