Non gaude
Aramaio Euskal Herriko erdigunean kokatzen den udalerria da. Arabako iparraldean kokatzen da eta Gipuzkoa eta Bizkaiarekin egiten du muga. 7400 hektarea inguru ditu udalerriak eta hori dela eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko udalerri handienetako bat da. Hedaduraren zati handi bat basoek hartzen dute.
Arangio mendizerrak udalerria bitan banatzen du. Oleta eta Albiña ibaiek Mediterraneoko isurialdea dute eta Aramaio erreka aldiz Kantauri Itsasora doa. Tontor altuena Oriol (Orixol) da (1128 metro) eta Urkiolako Parke Naturalaren zati bat Aramaioko lurretan dago. Albina urtegia ere Aramaion dago.
Araba barnean kokatu arren, Gorbeialdeko Kuadrillan, Aramaion Arabako gainontzeko udalerriengatik bereizten duen elementu bat dago: elizatez osatua dago batez ere, seguruenik bertako Jauntxoak Bizkaiarekin harremana izan zutelako izan daiteke. Gainera, Bizkaiko Foruaren Legea Aramaion ere aplikagarria da, izan ere historia liburuetan agertzen denez, (nahiz eta batzuk zalantzak izan) Aramaio mendeetan Bizkaiko parte izan zen, bizkaitar elizateen parean, eskubide osoz.