UEMA
Aramaioko Udalak 1996ko urtarrilaren 25eko osoko bilkuran onartu zuen Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartzea eta urte bereko maiatzaren 5ean Aramaion bertan ospatu zen UEMA eguna.
1991. urtean, 17 udalek sortutako mankomunitatea, lurgune euskaldunetako 82 udalerrik osatzen dute gaur egun. Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako udalak biltzen dituen mankomunitate bakarra da.
Herri-herri hainbat zerbitzu ematen ditu UEMAk: merkataritza euskalduntzeko egitasmoa, jaio berriei harrera egiteko programa, errenta aitorpena euskaraz egiteko sustapen programa, izen-abizenak euskalduntzeko ekintzak…
Aramaiok harreman zuzena du UEMArekin, aipatutako egitasmoekin bat egiteko, Euskara Planak garatzeko eta, horrez gain, Zuzendaritza Batzordean ere hartzen du parte.
Informazio gehiago: