Aramaion bizi

Euskara

Ezagutza datuak

Aramaioko biztanleriaren datu soziolinguistikoak, faktore ezberdinak kontuan hartuta: adina, generoa, jatorria... Kontsultatu 1986-2011 arteko bilakaera.

Kale erabilera datuak

Hizkuntza baten osasuna neurtzeko adierazlerik garrantzitsuena erabilera da. Aramaion 2001 urtean egin zen lehen aldiz euskararen kale neurketa eta ondoren beste batzuk ere egin dira. Prozedimendu aldetik, datu bilketa behaketa bide egiten da, neurtzaileek kalean dabiltzan hiztunei ezer esan gabe, entzuten dutena jasotzen dute.

Kontsultatu datuak

Gure berba eta kontuak

2020an martxan jarri den proiektua da eta Aramaion erabili edota erabiltzen diren berbak aztertzen dira. Horrez gain, kondaira, historiako pasarteak, herriko pertsonaiak... eta beste hainbat bitxikeri proposatzen dira. Helburua, gure ondarea, tradizioa eta historia ezagutzera ematea da, modu atsegin eta erakargarri batean.

Informazio praktikoa