Gure berba eta kontuak
Txipi Ormaetxeak "Aramaioko euskara" liburuan aipatzen duen bezala, "ez dago zalantzarik: Aramaioko euskara gaur egun mendebaleko euskara deitzen den euskalkian sartu behar dugu. Edo orain arte bizkaiera deitu izan den euskalkian". Aramaioko euskara, bertako euskalkia aberatsa da, hitz eta esamoldez, nahiz eta asko denborarekin galdu diren, batez ere baserri munduarekin lotuta daudenak.
Sail honetan hitz horiek berreskuratzeko ahalegina egingo dugu, ahalik eta informazioa osatuena landuz. Hala nola, hitza aurkeztu, esanahaia azaldu eta erabilerarako adibide batzuk ere eskainiko dira. Horrez gain, herrian gertatu edo kontatzen diren kontu eta istorio batzuk ere hona ekarriko ditugu.
Gure berbak
Kantuak eta ipuinak
Kontu eta pasarteak
Historia egin duten pertsonak
- Ahotsak proiektua. Honen baitan hainbat pasarte eta bideo biltzen dira, eta guztietan aramaioarrak dira kontu kontari. Oso aukera ona gure amama eta aittiten bizimodua, sinismenak, ohiturak... ezagutzeko.