Aramaion bizi

Ongizatea

Oinarrizko gizarte zerbitzuak.

Gorbeialdeko Kuadrillatik kudeatzen dira, mankomunatuak baitira. Bertatik hainbat zerbitzu gestionatzen dira, kasuan-kasu pertsonalizatzen direnak: etxeko laguntza, eskuhartze sozioedukatibo eta psikosoziala, zaintzaileei bideratutako laguntza, tele-laguntza, ostatu-zerbitzuak… Hauek guztien beharra baloratu eta egokitzeko, gizarte langilearekin harremanetan jarri beharra dago.

 

Hitzordua: zerbitzura jotzeko, aldez aurreko hitzordua eskatu beharra dago, honako ordutegi eta telefono zenbakietan.

  • Astelehena eta osteguna 8:00tik 15:00ra - 945455011 (Legutioko udala)
  • Asteazkena eta ostirala 8:00tik 15:00ra - 945430460 (Zuiako Udala)

Arreta: jendeari arreta emateko ordutegiak.

  • Asteazkenetan 9:00tik 13:00ra arte
  • Ostiraletan 9:00etatik 13:00etara

Eguneko zentroa.

Eguneko Laguntzako Landa Zentroak zerbitzu integratuak eskaintzen ditu, prebentziokoak, asistentziakoak eta komunitarioak. Bereziki adineko pertsona autonomoei laguntzeko diseinatua dago. Pertsonaren autonomia, haien integrazioa eta parte hartze soziala mantentzeko ahalegina sustatzea du helburu. Plaza kopurua: 8

Kudeaketa: Gizarte Zerbitzuen bitartez.

  • Lurgorri pasealekua.

  • 12:00-18:00

  • 945 445450

  • 2021eko egutegia

Informazio praktikoa