Aramaioko udala

Alkatea

Asier

Asier Agirre Mugartza

Ongi etorri Aramaixoko Udalaren webgunera! Teknologi berriei esker gure herriaren aurkezpen birtuala erakusteko aukera dugu gune honetan! Hemen erakusten ahaleginduko gara gure udalerriaren edertasuna, aberastasun kulturala, gure ondare historikoa, gauzatuko diren proiektuak, udalerrian garatzen diren ekintza desberdinak, eta abar. Era berean, Udala osatzen dugunon eta gainontzeko herritarren arteko elkargune bihurtu nahi dugu espazio hau.

Herritarren parte-hartzea sustatzen jarraitu nahi dugu, Aramaion antolatzen diren era guztietako ekimenetan, izan ere, gure helburua herri demokratiko eta parte-hartzailea lortzea da, gure udalerri honen etorkizuna egunez egun ahalik eta jende anitzenon artean marraztea. Webgune honetan izango duzue Udalean antolatzen ditugun ekintzen berri: pleno akordioak, batzorde informatzaileen funtzionamendua, talde tekniko eta politikoaren osaera… Azken finean, gure jarduera zuei guztioi hurbiltzea da gure helburua eta zuek laguntzeko gaude, edozein momentutan, dituzuen zalantzak argitzeko, zuen iradokizun eta beharrak entzuteko…. Gugan jarri duzuen konfiantza eskertu nahi dizuet, demokratikoki aukeratuak izan garen taldekideen izenean, eta Aramaio gure udalerriaren onerako elkarrekin lan egiten jarraitzea espero dugu aurrerantzean.

Guzti hau euskara eta aukera berdintasuna ardatz hartzen jarraituta egiten dihardugu. Eta gure udalerriko talde eta auzo ezberdinekin elkarlanean aurrera egiten jarraituko dugu, talde eta auzo hauetan borondatez lanean dabiltzan pertsona guztiak herri bizi baten motor ezinbestekoa direla uste dugulako.

Bestalde, gure udalerrira lehenbiziz etorriko zareten guztioi zera adierazi nahi dizuet: naturaz inguratutako herri txiki polit bat ezagutuko duzuela, 1.500 biztanle inguru dituena, baina aniztasun kultural handiarekin. Lurralde zabala da Aramaio, herrigunea bera eta auzo ezberdinez osatutako, 9 elizaurre daude.

Aramaior guztiok badakizue non gauden eta Aramaiora hurbiltzen zareten guztiok ongietorriak izango zarete!

Udalbatzaren osaera

Libe

Libe Ramila Gabiria (EHBildu)

Amaia

Amaia Pavon Arrizabalaga (EHBildu)

Martin

Martin Arriolabengoa Unzueta (EHBildu)

 

Teresa Molinuevo Campomar (EAJ/PNV)

Jonatan Moreno Carranza  (EAJ/PNV)

Alberto Amenabar Ajuriaguerra (EAJ(PNV)

Asier

Asier Agirre Mugarza (EHBildu)

Iker

Iker Ezpeleta Irizar (EHBildu)

Informazio praktikoa