Baso bat botatzeko prozedura
-
-
UDAL BIDE PUBLIKOEN ERABILERA
Udal bide publikoetan ezohiko erabilerak egiteko, baimena eskatu behar da udaletxean.
- Zein kasutan?
Egurra ateratzeko, lur kantitate handiak mugitzeko...
- Noiz eskatu behar da?
Horrelako erabilera bat egin behar denean, eta erabiltzen hasi baino 15 egun lehenago abisatu behar da. Aguazilak egiaztatuko du bidea egoera onean geratu dela.
- Zergatik eskatu behar da?
Ordenantza bat dago non horrelako aktibitateak arautzen diren. Aramaioko udalerria oso zabala da eta pista publiko asko ditu. Horrelako erabilerek pistak hondatzen dituzte eta udalak kontrol bat eramaten du bideak mantentzeko eta inguruko bizilagunei aparteko molestiarik ez eragiteko.
- Zergatik ordaindu behar da tasa bat horrelako gauzetarako?
Erabilerak bide publikoak hondatzen ditu bestela ere, baina horrelako erabilera handiek gehiago, beraz, etekin ekonomiko bat sortzen duten aktibitateak direnez, tasa bat kobratzen da bideen mantenurako. Tasan jasotzen dena gutxienez bideen mantendu eta konponketarako erabiltzen da.
- Zergatik jarri behar da fidantza bat?
Fidantza batekin erabilera intentsiboaren aurretik zegoen bezala uztea bermatzen du udalak. Edozein apurketa egon bada fidantza horrek erabiltzaileak konponduko duela bermatzen du, bai berak konponduaraziz edo fidantza exekutatu eta udalak konponduz.
- Nork ordaindu behar ditu fidantza eta tasak?
Hau partikularra eta enpresaren artean adosten da, askotan tasa partikularrak ordaintzen du eta fidantza enpresak.
- Zer gertatzen da baimen gabe bidearen erabilera egiten bada?
Arau haustea izango da, legez kontrakoa, beraz, udalak bere eta Foru Aldundiaren arauei jarraiki, isun hauek jarri ditzake: arau hauste arinak 150/600 euro artekoak; arau hauste larriak 600/3000 euro artekoak; arau hauste oso larriak 3000/6000 euro artekoak.
Guztia arautzen duen ordenantza: https://aramaio.eus/aramaion-bizi/udal-ordenantzak/