Aramaion bizi

Hiri antolaketarako plana

Aramaioko hiri antolamendurako plana

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPN) planeamendu orokorreko tresna bat da, hirigintzako araudian udalerri baten edo lurraldearen antolamendu integralerako oinarrizko tresna gisa definitzen dena. Horren bidez, lurzorua sailkatzen da, lurzoru mota bakoitzari aplikatu beharreko araubidea zehazten da, eta udalerri horretako ekipamendu-sistemaren funtsezko elementuak definitzen dira.

Landa Guneetako Plan Bereziak

Udalerri bakoitzeko Landa Guneak (Núcleos Rurales), bere garaian, hirigintza lege eta arauen arabera, Jaurlaritza eta Foru Aldundiak zehaztu zituen udalerriz-udalerri, inbentario baten sartuz.

Inbentario horrek egoera hau kontsolidatu zuen: Aramaioko 13 Landa Gune zehaztu zituzten eta gainerako auzuneak edo diseminatuak eraikin berriak egiteko aukerarik gabe utzi. 13 horietatik, 2 Oletakoak ziren, eta hauek oraingo fasean hazkuntzagatik urbanora pasatuko dira. Horregatik, 11 Landa Gune ditugu momentu honetan Aramaion.

Informazio praktikoa