Aramaio ezagutu

Urkiola Parke Naturala

Naturaz gozatu!

Parke naturalak 5.768 hektareako azalera du eta Araba eta Bizkaia artean dago. Kareharrizko tontorrek, mendilerroek, bailara sakonek eta sakanek edo trokek osatzen dute. Naturaz gozatzeko leku aparta da, ibilaldiak, alpinismoa eta eskalada egiteko aproposa.

Aramaioko lurretan Teilamendi eta Orixol tontorrak (Arangio mendilerroko tontorrik altuena) daude, beteak beste. Gantzaga auzoan informazio-panel bat dago, eta ohikoa da bertatik Anbotoko tontorrera igotzea. San Kristobal ermitatik Arangiora bidean, Parke Naturaleko sarreran ere badago informazio panel bat.

Parkeari buruzko informazio gehiago:

 

Informazio praktikoa