Aramaion bizi

Kirol elkarteak

Kurtzeta Gain plater jaurtiketa taldea.

Plater jaurtiketa saioak antolatzen dituzte urtean zehar eta txapelketa bereziak herriko jaietan, auzoetako jaietan…

Oilogor ehiza eta arrantza taldea.

Ehiza eta arrantza zaletuak biltzen dituen elkartea da.

Pilota elkartea.

Astero egiten dituzte pilota klaseak eta partidak. Horrez gain, San Martin pilota txapelketa antolatzen dute eta Arabako beste batzuetan ere lehiatzen dira.

Orixol mendizale elkartea.

Eraketa data: 1972ko martxoaren 25a

Elkartearen deskribapena eta helburuak:

Gu Orixol Mendizale Elkarteko kideak gara, kirola eta, zehazki, mendia bultzatzen dituen erakundea. Orixol erakundea 1972ko martxoak 25ean sortu zen, eta bere izena udalerriko tontorrik altuenean du jatorria, 1129m.

Gure helburu nagusia mendizaletasuna bultzatzea da. Hori guztia mendiarekiko zaletasun eta interes berezia duten pertsonen artean une onak igarotzeko.

Une honetan 216 bazkidek osatzen dute kluba eta denek dute aukera estatu mailan edo mundu mailan federatuta egoteko, aseguratuta egoteko eta mendian gerta daitezkeen ezbeharrak estaltzeko.

Amaitzeko, gonbitea luzatzen dizuegu gure antolakuntzara eta egiten ditugun ekitaldi eta jardueretan parte hartzera. Gainera, gure blogaren edo facebook-aren bidez ere jarrai gaitzakezue.

Sare sozialak:

https://www.facebook.com/orixol.mendizaleelkartea/

http://orixolme.blogspot.com/

Ekintza nagusiak:

Horretarako, urte osoan hainbat jarduera antolatzen ditugu:

Urtea ondo amaitzeko-hasteko, irteera bat antolatu izan dugu Orixol tontorrera, non urte berriari ongi etorria ematen zaion.

Geroago, eskiatzeko denboraldia dator eta, gutxi gorabehera otsailean, eskiatzera joateko irteera antolatzen dugu. Asteburua pasatzera joaten gara eta helmugak aldatzen saiatzen gara, beti ere, talde minimo bat elkartzea lortzen bada.

Martxoa – Apirila aldera, sagardoaren denboraldia iristearekin batera, inguruko mendi batera txangoa antolatzen da, eta kiroleko goiz baten ondoren, sagardotegi batean bazkaria egiten da.

Geroago, maiatzean eta ekainean, espedizio indartsuagoak antolatu izan ditugu txangoekin alderatuta. Oraingo honetan tontor altuagoak igotzen dira. Espedizio hauek, normalean, Pirinioetara izaten dira.

Gero oporrak datoz, eta guk ere atseden hartzen dugu. Beraz, irailean energiarekin itzuliko gara antolatzen dugun jarduera garrantzitsuenetako bat antolatzeko. Mendian hil zen Aramaioko Aitor Arana mendizalearen omenez Aramaion egiten den mendi ibilaldia baita gure urteko ekintza nagusia.

Ekitaldi horrez gain, irailean oroitzapenaren Eguna antolatzen da Besaiden, eta bertan ospatzen dira urtean zehar mendian hildako mendizaleak. Jarduera honetarako Arrasateko eta Elorrioko erakundeekin txandakatu izan baikara.

Noizbait, urrian egun bat planifikatu izan da Aramaio ibaia garbitzeko.

Udazkena eta negua bitartean, mendizaletasunarekin lotutako ekitaldiak antolatzen ditugu, baina, besteak beste, hitzaldiak, bideo-proiekzioak eta abar antolatzen ditugu.

 

Azpiko Racing taldea.

Irailean rallysprint-a antolatzen dute, Euskal Herriko txapelketan baliagarria.

Aramaixo Tropikala futbol sala taldea.

Arabako FAVAfutsal federazioko partaideak, Zilarrezko dibisioan jokatzen dute. Kiroldegian arteso etntrenatzen dute eta, hamabostean behin, Aramaion ligako partiduak izaten dituzte.

Informazio praktikoa