Hondakinak gaika jasotzea ezinbestekoa da, eta Aramaion ere badugu aukera:
ERREFUSA
Hondakin hau kontenedore berde zein grisetan jasotzen da.
Zerbitzu hau Udalak kontratuta dauka Gorbeialdeko Kuadrillako Hondakinen Partzuergoarekin.
Errefusa guztion artean murriztu beharra dugu. Momentu honetan sortzen dugun hondakinen %40 inguru bakarrik birziklatzen dugu eta hondakinen %60a errefuseko kontenedorera botatzen da.
Europatik ere erronka handia jarri da, 2030erako gure hondakinen %60 birziklatu eta errefusa %20 murriztu beharra daukagu.
Azken urteetako errefusaren datuen taula.
Errefusa jasotzen den maiztasuna eta tokian tokiko jasotze egutegia kontsultatu.
ONTZI ARINAK
Birziklatzeko ontzi arinak kontenedore horietan jasotzen dira.
Zerbitzu hau Udalak kontratuta dauka Gorbeialdeko Kuadrillako Hondakinen Partzuergoarekin.
Azken urteetako ontzi arinen/birziklatze datuen taula.
Ontzi arinak jasotzen den maiztasuna eta tokian tokiko jasotze egutegia kontsultatu.
BEIRA
Beira horretarako prestatuta dauden kontenedore berdetan jasotzen da.
Zerbitzu hau Ecovidrio enpresak ematen du zuzenean EAE osoan.
Zerbitzuan azkeneko aldiz egindako aldaketagatik kontenedorea(k) beteta daudenean telefonoz abisatu behar da jasotzeko.
Beraz, kontenedorea beteta edo betetzen ari dela ikusiz gero deitu udaletxera eta eman abisua.
PAPERA/KARTOIA
Papela/kartoia horretarako prestatu dauden kontenedore urdinetan jasotzen da.
Zerbitzu hau Arabako Foru Aldundiak ematen du zuzenean.
Aramaion asteazkenetan jasotzen da kontenedore hau. Asteren batean astean zehar jai egunen bat edo beste egokituz gero egun hau aldatu daiteke.
Azken urteetako papela eta kartoiaren birziklatze datuen taula.
Oharra: Birziklatu beharreko kartoiak handiegiak badira kontenedorean sartzeko Arrasateko Garbigunera eraman beharko dira.
TRASTE HANDIAK
Udalak, Debagoieneko Mankomunitatearekin eta Hondakinen Partzuergoarekin bi aukera kontratuta dauzka:
ARRASATEKO GARBIGUNEA: zuzenean bertara eraman onartzen dituen hondakin handiak.
Hileko azken ostiraletan traste handiak jasotzen dira. Jai eguna baldin bada azken ostirala begiratu udaletxeko egutegian zein egun tokatzen den edota galdetu udaletxean.
Aurreko egunean kontenedore ondora atera behar dira.
Ibarran zuzenean jasotzen dituzte, baina gainontzeko auzoetan aurrez abisatu behar da traste handiak utziko direla eta non.
Hau da aurrez abisatzeko telefonoa edota e-maila: 661 835251 / notificaciones.daorje@grupodaorje.es
HAU DA ZERBITZU HONEK JASOTZEN DUENA, BESTERIK EZ UTZI!
ORGANIKOA
Konpostari esker errefusa gutxitzen joan da azken urteotan, nahiz eta 2020ko datuen arabera hondakinen frakzio guztien kantitatea igo den, osasun egoeraren ondorioz. Gaur egun egiten diren estimazioen arabera, Aramaion, urtean 72 Tn inguru kudeatzen dira etxeko konpostajea eta auzo konpostajearen bidez.
Hala ere, Arabako Hondakinen Ikuskaritzako 2020.urteko datuen arabera, Aramaion 287 Tn errefus sortzen dugu, beraz, oraindik ere badugu zertan hobetu. Izan ere, helburu nagusia sortzen dugun hondakinen kantitatea murriztea da, eta bereziki errefuseko kantitatea.
Momentu honetan bi aukera daude Aramaion organikoa konpostatzeko:
Etxeko konpostaje indibiduala: bultzatu da kanpaina ezberdinekin eta horretarako aukera dutenak animatzen dira konpostajerako materiala eta formazioa emanez. Orain arte etxean konpostajea egiteko materialen 80 "kit" banatu dira ("kit" bakoitza etxeko konpostagailua, aireztatzailea eta bio-hondakinak jasotzeko kubo txikitaz osatuta dago). Honez gain, etxeko konpostajea egiten ikasteko 6 saio antolatu izan dira, formakuntza hauek eskatu izan dituzten auzoetan, zein Ibarran bertan.
Zentzu honetan eskolan ere formazioa eman da eta materiala banatu, eta jangelaz kanpoko hondakin organikoak konpostatzen dira.
Uribarri soziedadeak ere materiala eskatu zuen eta organikoa konpostatzen du.
Auzo konpostajea: bi auzo konpostaje gune ditugu martxan Ibarran, bat Aita Gabirel kalean (2019. urtetik), eta bestea Osteta kalean(2016. urtetik). Guztira 65 familiek (2021) hartzen dute parte momentu honetan konpostaje gune hauetan. Horrez gain, Eguneko zentrokoek ere hartzen dute parte auzo konpostajean.
Eta zer da konpostagarria? Honako fitxa honetan azaltzen da konpostagarriak diren gaiak: GAI KONPOSTAGARRIAK
Osteta kaleko konpostagunea
Aita Gabirel kaleko konpostagunea.
OLIOA
Sukaldeko olioa oso kutsagarria da gure erreka eta saneamendurako. Hori dela eta Ecogras enpresarekin olioa birziklatzeko zerbitzua kontratuta dauka udalak.
Olio jasotzeko ontziak udaletxean egoten dira eta hauek jasotzeko makina Pedro Inazio Barrutia kale erdi inguruan dagoen kontenedore gunean dago, elizaren atzean.
PUNTO BERDE MUGIKORRA
Puntu berde mugikorra etxe partikularretan, saltoki eta enpresa txikietan sortzen diren hondakin bereziak biltzeko zerbitzua da. Hondakin horiek ezin dira bota hiri hondakinak biltzeko ohiko edukiontzietara.
Zerbitzu horretan bi ibilgailuk lan egiten dute Araban. Edukiontziak dituzte eta gaur egun, Arabako hirigune guztietan (342 guztira) ematen da zerbitzua, garbigunea duten herrietan izan ezik.
Kontenedore hau Caritas eta Foru Aldundiek kudeatzen dute. Beteta baldin badago abisatu udaletxean.
Bi kontenedore zuri daude Ibarran, bata kiroldegiko parkingean eta bestea Osteta kalean. Berrerabiltzeko gauzak jasotzen dira kontenedore hauetan, hau da, etxean ditugun arropak, elektrotresna txikiak, liburuak, jostailuak, etabar sartu daitezke, produktu hauei bigarren bizitza bat emateko.
CD/DVD/…
Garbigunean zein puntu berde mugikorrean jasotzen dira, baina udal liburutegira ere eraman daitezke.
PILAK
Udaletxeko sarreran daude hauek jasotzeko ontziak, Kintelena dendan ere, eta puntu berde mugikorrak zuzenean ere jasotzen ditu.
BOTIKAK
Hauek farmazietan jasotzen dira, kadukatuak zein ez kadukatuak.
EHIZATUTAKO ANIMALIEN HONDAKIN ORGANIKOAK
Zerbitzu hau Arabako Foru Aldundiak jarri zuen martxan. Kontenedore itxi hau Azkoagara igotzeko bidegurutzean dago.
Araudi zehatz eta zorrotza dauka, eta ezin du edozeinek edozein erara ibili. Aramaion Oilogor ehiza elkarteak kudeatzen du. Edozein informaziorako jarri harremanetan beraiekin.
MATERIAL ARRISKUTSUAK
Hauek norberak horretarako prestatuta dauden enpresekin kudeatu behar ditu.
Amiantoa daukan edozein hondakin (uralita, zuntz-zementoa…), zein beste edozein material arriskutsu ondo kudeatu gabe edozein lekutan uztea guztiontzako arriskutsua izateaz aparte, delitu larri bat da.