Aramaion bizi

Kultura

Kultura etxea

Kultura etxearen beheko solairuan ludoteka kokatzen da. Eta baita areto nagusia, emanaldi eta ekintzetarako.

Lehenego solairuan liburutegia kokatzen da eta bigarrenean, herriko taldeek erabiltzen dituzten hainbat gela.

LIBURUTEGIKO ZERBITZUAK:

  • Irakurketa eta kontsulta espazioak
  • Umeen txokoa
  • Ordenagailuak Internetera konektatuta eta zure lanak egiteko ofimatikako oinarrizko programekin, Wi-Fia , liburu elektronikoak
  • Hemeroteka: aldizkariak eta egunkariak
  • Fotokopiak ateratzeko aukera, eskanerra
  • Mailegua: liburuak (21 eguneko epea luzatu daitekeena), aldizkariak eta ikus entzutekoak (7 eguneko epea)
  • Irakurketa sustatzeko ekintzak: ipuin kontaketak, irakurketa gomendioak, gidak...
  • Liburu bildumaren kontsulta: Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea (EIPS) Euskadiko udal-liburutegi guztiek osatzen dute. Liburutegian bertan maileguan hartzeko eskuragarri dauden liburuen zerrenda kontsultatu daiteke Katalogo bateratuan, katalogo osoa jartzen duen tokian Aramaio aukeratuz.
  • Beste liburuak eskatzea: Aramaioko liburutegian egon ez arren, aukera dago sarean dauden beste liburutegi batzuetatik nahi den liburua ekartzeko.

ARAMAIOKO TXOKOA. Hemen biltzen ditugu Aramaio eta bere inguruarekin lotutako  dokumentuak: liburuak, aldizkariak ... Eta aramaioarrak egindakoak ere.

Sastiña aretoa.

Erakusketa, hitzaldi eta kontzertuak antolatzen dira bertan. Aipagarria da urtero egiten den Musika jaialdia ekaina eta iraileko ostiral arratsaldetan. Bere kudeaketa, udaleko kultura eta kirol sailetik bideratzen da.

  • Bizente Goikoetxea plaza.

Informazio praktikoa