Guztion ardura da hondakinak murriztu eta ondo kudeatzea

123-01

MURRIZTU…. 

“Hondakinik onena, sortzen ez dena!”

123-02

BERRERABILI...

123-03
Sortzen duzuna...

BIRZIKLATU!

Ba al zenekien ARAMAION... biztanle bakoitzeko
urtean
hondakin sortzen dugula?!

Arduraz kontsumitu!

Nola?

EDUKIONTZI URDINA

PAPERA/KARTOIA

Gaileta-kaxak, kartoizko arrautza-ontziak, egunkariak, liburuak, aldizkariak, paperezko poltsak...

EZ bota: inausketa-hondarrak, brikak, ahozapi zikinak, aluminiozko papera.

EDUKIONTZI HORIA

PLASTIKOAK ETA ONTZI ARINAK

Mota guztietako ontziak, latak, brikak, plastikozko ontziak. Kontserba-latak, aerosolak, zuku-brikak, esnea, garbiketa-produktuak, gelak, plastikozko poltsak...

EZ bota: CDak, jostailuak...

EDUKIONTZI BERDEA

BEIRA

Beirazko botilak, kolonia eta kosmetikako ontziak, kontserba-potoak...

EZ bota: bonbillak, gainerako ontziteria eta hautsitako kristalak.

EDUKIONTZI GRISA

GAINONTZEKO HONDAKINAK

Gainerako edukiontzietan onarpenik EZ duten hondakinak bakarrik bota behar dira. Gutxien sortzen saiatu behar dugun hondakin-frakzioa da. Bota, adibidez; hondakin higieniko-sanitarioak, pixoihalak...

Ez bota: gaikako bilketarako edozein edukiontzitan bota daitezkeen hondakin guztiak, hildako animalien hondarrak eta traste handiak.

EDUKIONTZI ZURIA

BERRERABILTZEKO EDUKIONTZIA

Berrerabilia izan daitekeen guztia: etxetresna elektriko txikiak (RAEES), ehunak, liburuak, jostailuak...

Oharra: apurtuta egon arren bota daitezke.

ETXEKO OLIOA

ETXEKO OLIOA BILTZEKO EDUKIONTZIA

Plastikozko botiletan bildutako etxeko olioa Pedro Ignacio Barrutian  dagoen edukiontzian bota.

Oharra: nahi izanez gero etxeko olioa botatzeko poteak Udaletxean hartu daitezke.

birziklatu-11

HONDAKIN ORGANIKOA

Ba al zenekien gainontzeko hondakinen frakzioan utzitako hondakinen % 50 inguru jatorri organikoko hondakinak direla? Eta hondakin hauek modu errazean konpostagarriak dira!

BANAKAKO KONPOSTAJEA

Etxeko/banakako konpostajea egiteko materialak eska ditzakezu Udaletxean eta formakuntza saioetan parte hartu.
Informazio gehiago eta materialen eskaera/formakuntza saioak:
ingurumena@gorbeialdea.eus
Tel.: 699990049

AUZO KONPOSTAJEA

Auzo konpostaje guneren batean eman dezakezu izena:
ingurumena@gorbeialdea.eus
Tel.: 699990049

birziklatu-12

Bestelako bilketa zerbitzuak

TRASTE HANDIAK

Udalak hitzarmen bat du Debagoieneko Mankomunitatearekin, Garbigunea erabili ahal izateko, eta Arabako Foru Aldundiak Puntu Berde Mugikorraren bidez ematen du bilketa-zerbitzua.

1. Arrasateko garbigunea

Zuzenean bertara eraman onartzen dituen hondakin handiak. Informazioa:

Telefonoa: 943 77 11 43
www.debagoiena.eus/eu/ingurumena/garbiguneak

2. Puntu berde mugikorra (BPM)

Biltzen diren hondakinak: Bigarren bizitzan aprobetxa daitezkeen tamaina txiki/ertaineko hondakinak.
Ordutegia eta egutegia:

kontsultatu Udaletxean edo 
ingurumena@gorbeialdea.eus helbidean.

3. Pilak

Jasotzeko tokiak:

Udaletxeko sarreran dagoen edukiontzian.
Kintelenan.

4. Botikak (Iraungiak eta iraungi gabeak)

Farmazian.

5. CDak eta DVDak

Aramaioko udal liburutegian.

Informazioa

Udaletxean

ingurumena@gorbeialdea.eus

www.debagoiena.eus/eu/ingurumena/garbiguneak

Tel.: 945 445 016 

Tel.: 699 99 00 49

 Tel.: 943 77 11 43