Eskualdeko garraioaren linea berria martxan da
Arabako Foru Aldundiak zerbitzu berria eskaintzen du,garraio erregularrarekin eta herrigune nagusiekin LOTURA-taxia.
Ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea (aurreko eguneko 20:00ak arte) eta bi bide daude hau egiteko:
- Telefonoz: 945182060 (Astelehenetik ostiralera lanegunetan, 07:30etik 20:00etara eta larunbat lanegunetan 08:00etatik 15:00etara)
- Webgunetik: www.araba.eus/alavabus
Ibilbideak eta ordutegiak hemen dituzu ikusgai:
Zerbitzua ez da soilik bidaiariak linea erregularretara hurbiltzeko; edozein administrazio-kudeaketa egiteko, eskola- edo lan-arrazoiengatik, aisialdiagatik eta abarrengatik erreferentzia-guneetara iristeko ere erabili daiteke, aurrez ezarritako ordutegien barruan.
Zerbitzua urteko egun guztietan ematen da, asteburuetan barne (abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik).