Zuberoko bidea konpondu eta itxi da, baimendu gabeko autoak pasa ez daitezen
Kurtzetako gainetik Jarindoko bide nagusira doan Zuberoko Jarindogoiti bidea konpondu eta itxi da.
Bizikleta eta oinezko ugari igarotzen dira eta baimendu gabeko autoak ibiltzearen ondorioz guztiz hondatuta zegoen bidea. Aramaioko Udalak ia 20.000 euroko inbertsioa egin du, Zuberotik Kurtzetako errepidera doan bide bat konpontzeko, eta Jarindogoiti bidea konpondu eta harriekin ixteko.
Gogoraraazi nahi da ere, kotxearekin Jarindogoititik igarotzea debekatuta dagoela, eta norbaitek bertatik igaro beharko balu, baimena eskatu beharko duela.
