Zabalik dago Gorbeialdearen trantsizio energetikoa zehazteko parte hartze prozesua

Urrian martxan jarritako ITTEB proiektuaren parte hartze prozesuan izena emateko epea zabalik dago oraindik. Lehenengo saioa egin bada ere, oraindik hiru saio geratzen dira. Beraz, orain arte parte hartu ez dutenek Aramaio, Arratzua-Ubarrundia eta Legutioko taldean sartzeko eta beren ezagutzak, esperientziak eta proposamenak partekatzeko aukera dute.

Prozesu honen bidez, tokiko biztanleen ikuspegia eta ezagutzak bildu nahi dira, Gorbeialdeko Klima, Energia eta Biodibertsitate Eskualde Plana lantzeko.

Lehenengo saioan proiektua aurkeztu eta eskualdeko energia-diagnostiko bat partekatu zen. Horrez gain, mapen gaineko lanketaren bidez, etorkizuneko energia-plangintzan kontuan hartu beharreko lurzoruaren erabilerak eta balioak identifikatu ziren. Ekarpen horiek proiektuaren azterketa tekniko eta zientifikoak osatuko dituzte.

Hurrengo saioa azaroaren 21ean, larunbata, goizeko 9:30ean, Aramaioko udaletxeko Bilkura aretoan egingo da. Proiektua ezagutzeko eta prozesu honetan parte hartzeko aukera berri bat izango da.

Nola parte hartu?

Aramaion, Arratzua-Ubarrundian edo Legution bizi bazara eta parte hartu nahi baduzu, honako bide hauen bidez eman dezakezu izena:

Informazio gehiago izateko eta proiektuaren aurrerapenak jarraitzeko, ITTEB proiektuaren webgunea kontsulta daiteke: https://itteb.enedi.eus/

Animatu eta parte hartu!

Albiste gehiago →