Velez de Mendizabalen blogean:  Becerro de Bengoa eta Aramaioko euskal izenak

Hots begi Danbolinak blogean, Becerro de Bengoaren lanari buruz idatzi du Velez de Mendizabalek. Historia eta Arte Ederretako akademikoa izan zen Becerro de Bengoa eta Aramaioko erroak zituen. 1882an, “Revista Contemporánea” aldizkarian, Aramaioko leku-izenen etimologiari buruz jardun zuen. Hainbat izenen jatorria azaldu zuen, batzuetan modu ez oso zientifikoan. Becerro de Bengoak esan zuen, adibidez, “Aramaio” zetorrela “Ara-maitz-ona” esapidetik. Velez de Mendizabalek horrelako hainbat bildu ditu bere blogean.

Iturria: Hots Begi Danbolinak bloga