Ur parkea ez da irekiko aurtengo udan
Aramaioko ur parkea itxita egongo da aurtengo udan. Horrelaxe erabaki da, egoera aztertu ondoren. Izan ere, Covid-19ak eraginda neurri zorrotzak hartu beharko lirateke irekitzeko eta gainera, horrek gainkostu garrantzitsua suposatuko luke.
Beraz, egoera aztertuta, aurten ez irekitzeko erabakia hartu du udalak.