Udaramaio: musika izango da nagusi iraileko ostiraletan

Azken urteotan bezala, kontzertuak izango dira iraileko lau ostiraletan. Arratsaldeko 19:30etan hasiko dira eta eguraldiak lagunduta parkean egingo dira. Bestela, kultura etxe barruan izango dira. Edozein modutan, Covid-19a dela eta ezarri diren neurriak mantenduko dira: aforoa mugatua izango da eta segurtasun neurriak zainduko dira.

La Pulga eta konpainia

Estreinatzeko, ostiralean La Pulga izango da Aramaioko parkean. Flamenkoaz gozatzeko aukera ederra, zalantzarik gabe.

Eta ondoren, herriko Trikikalejira trikitixa taldearen kontzertua, Idoia Asurmendi eta Geraldine taldeak izango dira.

 


Egitasmo honetan Vital Fundazioak laguntzen du .

 

 

Albiste gehiago