Udal aurrekontuak onartu dira

Atzo, martxoak 2, egindako plenoan onartu ziren 2022ko udal aurrekontuak.

2.670.882,19 euroko aurrekontua izango du Aramaioko Udalak ohiko gastuak zein inbertsio berriak bideratzeko 2022ko ekitaldian.

Aurreko ekitaldiarekin alderatuta, %46,92ko igoera jasotzen da. Igoera honen arrazoiak bi dira, nagusiki. Alde batetik, FOFELetik jasoko den partida handiagoa izango da aurten. Eta horrez gain, bi obra-inbertsio handi aurreikusten dira aurten: kiroldegiko teilatua (450.000 euroko inguruko partida) eta eraikin publikoen autokontsumo instalakuntza (91.500 euroko partida). Bi kasu hauetan Diputazioko Foru Planetik diru-laguntzak jasotzea aurreikusten da, egin beharreko gastuak finantzatzeko.

Horrez gain, partida berezia gorde da, aurrekontuan aurreikusi ez diren bestelako premiak gauzatzeko. Guztira, 107.271 euro bideratuko dira helburu horretara. Kasu honetan, lehentasuna izango dute euriteek eragindako kalteak konpontzeko lanak.

Albiste gehiago →