«Txakur Gorria» sormen kolektiboaren aurkezpena
Ane Labaka eta Nerea Ibarzabal izango dira Aramaion Txakur Gorrian egiten duten sorkuntza literario, ilustrazio, eta abarrak aurkezteko, euskaltzaletasuna eta feminismoa hizpide.
Datorren ekainaren 7an izango da, arratsaldeko 6etan Aramaioko pleno aretoan.
Txakur Gorria
Honelaxe definitzen dira:
«Autoedizioa lantzen duen sormen taldea gara, lau emakumek osatua. Sortzen zaigun lehen ideia plazaratzera iritsi arteko prozesuko pausu guztiak modu kolektiboan ematea dugu helburutzat».
«Prozesu horretan, Malen Amenabar Larrañaga eta Mariñe Arbeo Astigarraga arduratzen dira irudiaz (ilustrazioez, maketazioaz, diseinuaz…), eta Nerea Ibarzabal Salegi eta Ane Labaka Mayoz, aldiz, testuaz».
Esteka honetan haiek lanak kontsultatu ditzakezu: https://txakurgorria.eus/lanak/