Trikitixa taldeak barikuan egingo du urteko ospakizuna
Urteroko ohitura jarraituta, Aramaioko trikitixa eskolak ospakizun berezia antolatu du San Martin egunaren bueltan. Barikuan izango da jaia, arratsaldeko 6:30etatik aurrera plazan.
Musika, dantza eta zer jan eta edan be izango da! Horrez gain, ikasleek azken hilabeteotan saldu dituzten errifen zozketa egingo da eta zenbaki saridunak jakitera emango dira.
Albiste gehiago →