‘SOS Kantak’ programa grabatzen dabiltza astean herrian

ETBko ‘SOS kantak’ programakoak aste honetan grabazio ezberdinak egiten ibiliko dira herritik.

Herriko abesbatzekin eta Oletakoekin harremanetan dabiltza eta ostegun honetan izango da grabaketa saio handiena. Eguraldiak laguntzen badu plazan izango da eta grabazio orduetan kotxe gabe egon beharko da plaza, bertan, bestela ere, berez ezin da aparkatu-eta. Momenturen batzuetan plazako kotxeen zirkulazioa bera ere moztu beharko da, baina laster emango dira zehaztasun gehiago.