Sinadura bilaketa Itsaraz proiektuaren kontra
Joan den asteazkeneko plenoan Itsaraz proiektuari buruzko mozioa onartu zen, eta Aramaioko Udala proiekturen kontra posizionatu da. Hala nahi duten herritarren mozio testua babesteko helburuz, abenduan eta urtarril hasiera bitartean sinadura bilketa egingo da. Horretarako, eskuorri bat helarazi da etxeetara, mozio testuarekin eta sinadura bilketari buruzko informazioarekin.
Aramaion erroldatutako 16 urtetik gorakoek sinatu ahal dute eta urtarrilaren 10era arteko epea izango da horretarako. Eredua bete eta ondoko leku hauetan entregatu ahalko da:
- Udaletxean eta kultur etxean
- Udaletxeko postontzian
- Abenduko ostiraletan, okindegi ondoan jarriko den mahaian (19:00-21:00)
- Oletako tabernan
Horrez gainera, abenduaren 13an Ingeotyc enpresaren hitzaldia egongo da. Udalaren alegazioak prestatzen lagundu duten ingeniariak dira, eta proiektuaren xehetasun teknikoak azalduko dituzte. Hitzaldia 18:30ean izango da kultur etxean.