Sastiñako azken kontzertua: Charlie Cosh eta Mikel Gaztañaga

Barikuan ospatuko da iraileko azken kontzertua, Sastiñan, 19:30etatik aurrera. Eta bertan izango dira bi artista handi:  Charlie Cosh eta Mikel Gaztañaga.

Era eta estilo askotako musika eskainiko dute: Bob Dylan, Neil Young, La Credence, Beatles, Ellioth Murphy, Cat Stevens, Eric Clapton, Nick Lowe, … Bera da gitarra-jolea eta ahotsa;  eta Mikel Gaztañaga, berriz, pianoan arituko da.

 

Albiste gehiago →