Santa Agedako entsaioak urtarrilaren 26an eta otsailaren 2an

Datorren astean hasiko dira Santa Agedako entsaioak. Musika etxean izango dira 19:00etan. Azken urteetan bezala, Bertso Eskolak, Alaiak jubilatu elkarteak, Papargorri abesbatza eta Triki kale-jira trikitixa elkarteak Santa Ageda antolatu dute, eta entsaioetan zein egunean bertan parte hartzera gonbidatzen dituzte herritar guztiak.