San Kristobaleko pagadian inausketa lanak egingo dira
Aramaioko udala San Kristobaleko pagadiaren azterketa egiten ari da, bertako zuhaitzen egoera zein den jakiteko eta horren arabera hartu beharreko neurriak hartzeko.
Lehenik eta behin inausketa lanak egingo dira, zuhaitzen egoera hobetzeko. Eguraldiak laguntzen badu, datorren astean zehar egingo dira eta Errez kooperatiba arduratuko da. 968 eurotako aurrekontua izango dute lanak
Aurrera begira, beste neurri batzuk hartzeko beharra aztertuko da.