Sagardo Eguna domekan, irailaren 22an

Azken urteotako ohitura jarraituta, herriko sagardogileek etxean egindako sagardoa dastatzeko aukera izango da domekan.

Eguerdiko 1etan egingo da txotx, aurten Aitor Ugarte Eriz herriko mendizale eta bertsolariaren eskutik. Aitor Ugartek munduko txapela lortu zuen abuztuan, mendiko lasterketan. Hori dela eta, berari eskaini zaio aurten Sagardo Egunari hasiera emateko txotx egitea eta gusto handiz onartu du, gainera.

Ondoren, Lagun Artean dantza taldeko gaztetxoek Sagar Dantza dantzatuko dute. Herriko sagardogileek herriko plazan jarriko dira eta edalontzia erosita, guztiak dastatzeko aukera izango da. Horrez gain, plazan bertan egingo da sagar zukua eta hori ere emango da probatzeko.

Gainera, Lagun Artean dantza taldekoek taloak eta pintxoak ere egingo dituzte.

Egun borobila, beraz, domekakoa Aramaion.

Albiste gehiago →