Puntu berde mugikorra Ibarran datorren asteartean

Martxoaren 19an, 11:00etatik 13:00ak bitartean, puntu berde mugikorra Ibarran izango da. Hileko 3. astearteetan egoten da kamioia Ibarran. Auzoetako egutegia.

Puntu berdea etxeko hondakin bereziak jasotzen dituen zerbitzua da. Hauek jasotzen ditu, adibidez: motor eta etxeko olioa, bonbillak, fluoreszenteak, garbiketarako produktuak, erradiografiak, aerosolak, pinturak eta disolbatzaileak, belar-hiltzaileak eta intsektizidak, mugikorrak, tinta-kartutxoa, zuntzak eta pilak.