PIB kaleko erreka kontrako hesia aldatuko da

Pedro Ignazio Barrutia kale honetan egurrezko hezia guztiz ustelduta dago eta aspalditik aldatu beharra dauka. 2018ko likidazioa positiboa irten zenez, uztailean onartu ziren inbertsioen artean hesi hau aldatzea ere onartu zen.

Horrela, egurrezkoa kendu eta hormigoizkoa jarriko da, iraupen gehiago izan dezan, eta modu berean, erreka izkinako segurtasuna bermatuz.

Aurrekontu desberdinak eskatu ostean, Escavaciones Arrasate S.L enpresari esleitu zaio lan hau 14.515,89€tan eta azaroan zehar egitea espero da.

Albiste gehiago →