Pertsonen pilaketak saihestu nahi ditu dekretu berriak
Gaur bertan publikatu den dekretuan jende pilaketak saihestu nahi dira eta bizikideak diren pertsona multzoak bakarrik baimendu.
Honela jasotzen da:
«Indarrean dauden prebentzio-protokoloak eta -neurriak aplikatzen ez diren pertsonen pilaketa dakarten bilkuretan, festetan edo ekitaldietan –ez kanpoan, ez barruan– parte ez hartzeko betebeharra ezartzen da. 00:00etatik 06:00etara bitartean, bizikideak ez diren pertsona-multzoak edo jende-pilaketak ezingo dira egon parkeetan, lorategietan, hondartzetan, kirol-eremuetan, irristaketa edo skate pistetan edo aire libreko antzeko erabilera publikoko espazioetan, ez eta portuei eta itsas pasealekuei dagozkien espazio publikoetan ere. Edonola ere, espazio horiek erabil daitezke pertsonak igarotzeko eta erabilera profesional edo ekonomikoetarako. Udalei eta, hala badagokio, administrazio eskudunei dagokie gune horiek antolatzea.»
Dekretua osorik: dekretua