Parkean hobekuntzak egingo dira

Eskolarekin adostu ondoren, umeen parkean hobekuntza lanak egingo dira. Besteak beste, jolas tokian toki ezberdinetan dago lurra jasota eta konpondu egingo da. Gainera, parke txikian saskia jarriko da eta beste elementu batzuk tokiz aldatuko dira.

Lan hauek Mader Play enpresak egingo ditu eta 3.150 euro inguruko aurrekontua du.