Ordutegi berria ludotekan
Ludotekaren erabileran aldaketak egongo dira hemendik aurrera: arratsalde erdia adinaren arabera banatuta egongo da (orain arte moduan) eta beste erdian guztiek erabili ahal izango dute, Haur Hezkuntzakoek eta Lehen Hezkuntzakoek elkarrekin. Hauxe da ordutegi berria.
Erabiltzaileak adin eta egunen arabera egon izan dira sailkatuta orain arte Ludotekan. Herriko ume eta guraso talde baten eskaerari erantzunez, eta kultur-etxeko langileekin hitz egin ostean, aldaketa egitea erabaki da erabiltzaileei ahal den zerbitzu egokiena eman ahal izateko. Aurrerago kontrastea egiteko asmoa dauka Udalak ea erabiltzaileak ordutegi berriarekin gustura dauden edo ez jakiteko.
Aldi berean, jakinarazi nahi da arratsaldeetan antzokia itxi egingo dela Udalak ezin duelako bermatu espazioaren erabilera egokia.