Onartu dira udal aurrekontuak

450_1000

Pasa den ostegunean, otsailaren 27an egin zen plenoan onartu ziren aurtengo udal aurrekontuak. 1. 937.376,00 eurotako aurrekontua izango du 2020rako Aramaioko Udalak, iazkoarekin konparatuta %10,18eko jaitsiera duena.

Aipatutako jaitsiera honen arrazoia: «Erabilera anitzeko udal gazte zentroa», musika etxearen obraren gastua 2019ko aurrekontuari dagokio.

Inbertsio garrantzitsuenak

Besteak beste, urteroko gastu arrunt eta funtzionamenduko inbertsioez gain, hauek dira aurten aurreikusten diren inbertsio garrantzitsuenak:

Webgunea berritu: 4.500 euro. Pasa den urtean webgunean izandako erasoa dela eta, gaur egun portada bakarrik dugu aktibatuta. Gainerako atalak osatu eta berraktibatzea da helburua.

Kotxe berria erostea: 35.000 euro. Udalak bi kotxe ditu gaur egun baina oso zaharrak dira eta arazo asko izaten dira une ezberdinetan egoten den beharrari erantzuteko. Horregatik planteatzen da kotxe berria erostea.

Ur sistema hobetzeko lanak: 29.500 euro. Ur sarea nahiko zaharra da eta gainera oso zabala. Hori dela eta, beharrezkoa izaten da urtero partida bat gordetzea mantenu lanak egiteko eta konponketak egiteko. Aurten, zehazki, kopuru hau hobekuntza hauek egiteko erabiliko da: Untzilako bombeoa kentzeko, ur sarearen depositoen kontrol sistema berritzeko, Azkoaga depositotik Dukienera doan linea guztiz berritzeko (fuga asko daudelako).

Aintzinako Aramaio proiektua: 6.000 euro. Azken urteotan garatu den proiektuari jarraipena emateko erabiliko da aipatutako kopurua.

Eta Mendiari dagokionez, honako lanak egingo dira:

  • 14.900€ – SIETA eta DURAKOGAIN mendietan: desbroze, poda, klareo…
  • 23.500€ – EGUZKIERRIPA eta LURGORRI arteko pista.
  • 11.300€ – Berriki saldu den AMETZUn landaketak egitea.
  • 7.630€ – MURU, ASENSIO, SAN ADRIAN, LURGORRI mendietan ilarak garbitzea.
  • 4.235€ – Gantzaga auzoan Kanadar pasoa jartzea.
  • 17.787€ – MURUko ariztiaren berreskurapena, ekosistema berreskuratzeko ahaleginetan.

Eta Hirigintza sailari dagokionez, hauek dira aurtengo inbertsioak:

  • 1.928,58€ – Irisgarritasuna hobetzeko eskudela jarriko da Ibargoiatik PIB kalera doan espaloian.
  • 34.426,88€ – Kultura etxeko hobekuntza ezberdinak.
  • 15.000€ – Etxaguengo errotan hobekuntza ezberdinak: teilatua, depositoa eta sistema bera.
  • 10.000€ – Santanan hobekuntza lanak: kanpandorrea, eta abar.
  • 27.284,19€ – San Martin eskolan musika gela egotuko da.

Kapitulu honek %48,72 jaitsiera izan du, musika etxeko obraren gastua 2019ari dagokiolako eta aurten ez delako horrelako obra handirik aurreikusi.

Albiste gehiago →