Obrak: asfaltatze lanak toki ezberdinetan

Azken urteetan bezala aurten Aramaioko udal bideetan asfaltatze lanak egiten hasi dira aste honetan. Oraingo honetan 3 zati asfaltatuko dira:

  • Zalgoko auzoko aldapa nagusia eta goiko parteko zulo batzuk konpondu dira. Hau aurrekontuetan hasieratik aurreikusita zegoen eta gainera lan honentzako Obra Txikiak, Arabako Foru Aldundiko, diru laguntza lerrotik dirua lortu da. Kasu honetan, esandakoa asfaltatzeaz gain, aldapa amaieran urak jasotzeko sareta bat (rejilla) jarriko da eta STOP bat margotu. Lan hauen kostua 35.179,82€koa izango da eta jasoko den diru laguntza 22.743,94€koa.

Zalgon gainera, aste honetan behin aipatutako lanak eginda, auzolanean abiadura murrizteko berlinesak jarriko dituzte eta ikusgarritasun gutxi dagoen leku batean ispilu bat.

  • Basagoitiko bidea nahiko gaizki dago eta aurten lehen zatia asfaltatzea erabaki zen 2018ko soberakinetik egitea erabaki zen inbertsiotan. 10.106,53€ izango da lan honen kostua.
  • Uribarriko aparkamendua, eliza atzean dagoena, eta elizak udalari lagata diona, auzotarrek asfaltatzea eskatu zuten eta bertara sartzeko goiko bidea, publikoa dena, eta azken urteetan duen egoeragatik ezin erabili dagoena. Horretaz aparte plazatik behera dauden zulo pare bat ere konpontzeko aprobetxatuko dira lanak. Kasu honetan ere soberakinetik egiten diren inbertsio bat da hau, eta 18.460,06€ko kostua izango du.

 

Albiste gehiago →