Nahikue da! ezin dira bandalismo ekintzak onartu!

Aramaioko Udalak gogor salatu nahi ditu azken egun edo hilabete hauetan gertatzen ari diren bandalismo-ekintzak. Ez dira inondik inora onartzen herria eta bizilagunen kontra egiten diren akzioak.

Eguneko zentroaren kontra, ekintza kulturalak boikoteatu, herritar batzuen etxeen kontra… Azken egunotan parkeko mahaia sustraitik arrankatu eta apurtu da eta ostegun-ostiral gauean kontenedore txukia mugitu, bertako edukia bota eta frontoi ondoko zuhaitza apurtu da.

Gertakari hauen aurrean, udala oso arduratuta dago, jakinda gutxi batzuen jarrera izanik ere, horrelako ekintzek inseguritatea, haserrea eta amorrua eragiten dutela herrian.

Horregatik, kaleratu du honekin batera publikatu den kartel hau, herrian toki desberdinetan jarriko dena, gertatu dena salatuz. Modu berean, gertatzen ari dena geldiarazteko, herriko eragile desberdinekin hasi da gaia lantzen eta herritarren inplikazioa eskatzen da horretarako.

 

Albiste gehiago