Musikak batu ditu hainbat aramaioar!

Koronabirusak eragindako egoera berezi honetan ez dira geldirik egon herriko artistak eta aurretik ere izan ditugu hainbat abesti, bertso, dantza…

 

Oraingoan 30 herritar elkartu dira Hertzainak taldearen Aitormena abesteko eta emaitza bikaina da!

aitormena__frame_1 captura_de_pantalla_2020-05-14_a_las_8.52.51

 

Koordinazio lanetan ibili dira Bea eta Idoia Asurmendi ahizpak. «Bizi dugun egoera arraro honetan, Aramaion betidakin izan den musika eta kanturako zaletasuna aprobetxatu nahi izan dugu, herritarrak elkartzeko, gure arteko harremana sendotzeko eta, azken finean, herriari oparitzeko» aipatu dute.

aitormena_frame_3_720 aitormena_frame_2_720

Eta lan prozesuari buruz, «Ez da lan erraza izan, lehendabizi pentsatu nori esan, beraiekin kontaktuan jarri, doinua bidali, guztiak jaso… Hala ere, herritarren erantzuna ederra izan da eta oso gustora egin dugun zerbait da. Berriro ere, musikak elkartu gaitu!» aipatzen dute biak.

Edizio lanetan Eider Ballina ibili da, «herritarren egitasmoa izanda, oso gustora egin dut montaia. Ea gustoko duzuen!»

Albiste gehiago →