Martxoaren 8ko afarirako bada lekua oraindik
Aramaioko Talde Feministak martxoaren 8rako prestatutako egitarau barruan, Añai tabernan afaltzeko proposamena luzatu dute. Oraindik lekua dago eta, hala nahi duenak, aukera du izena emateko martxoaren 5a baino lehen. Erreserbetarako telefonoa: 658708087
Menua behekoa (22€):
- Entsalada mixtoa
- Saiheskia eta oilaskoa patatekin
- Postrea
- Edaria
Menu begetarianoa behar izanez gero, aurrez abisatzeko eskatu dute.
Egitarau osoa hemen.