Lujanbio eta Iturriagak bertso saioa eskainiko dute

Bertso Eskolak abenduaren 13rako prestatu dute bertso saioa. Eta bertan izango dira Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga kantuan. Gai jartzaile lanetan Maite Berriozabal arituko da.

Saio berezia izango da aurtengoa. Kultur etxean hasiko da 20:00etan, eta gutxi gorabehera ordubeteko saioa egingo dute bertan. Gero, eskolako jangelan egingo dute luntxa eta ostean hasiko da bigarren saioa.

Sarrerak tabernetan jarri dira salgai, 10 eurotan.

Albiste gehiago