Lorabarri asteko ekintzak bihar hasiko dira

Bihar emango zaio hasiera Lorabarri asteko ekintzei, arratsaldeko 18:30etan egingo den hitzaldi honekin: “Crisis energética y de materiales” eta hizlaria Adrian Almazan izango da.

Horrez gain, aste honetan izango diren bestelako hitzorduak honako hauek dira:

Maiatzaren 7an, zapatuan auzolana egingo da Andramariko eskailerak txukuntzeko, goizeko 11:00etatik aurrera.

  • Zapatuan bertan, arratsaldeko 20:00tan honako dokumentala eskainiko da kultura etxean: “Peregrino modernoen oporrak”.

Maiatzaren 8an, Azkoagan basalandare jangarriak ezagutu eta biltzeko topaketa egingo da. Goizeko 10:30etan. Eta eguerdiko 13:30etan sukaldatu eta dastatuko dira. Gidaria: Clara Gutierrez.

 

Albiste gehiago