Liburutegiak gaur ireki ditu bere ateak

Udal liburutegia irekita dago eta aste honetan zehar goizez izango da zabalik, 11:00-13:00 ordutegiarekin. Eta datorren astetik aurrera, irailaren 7tik aurrera, ohiko ordutegia izango du: 17:00-19:30.

Covid-19a dela eta, uda aurretik ezarri ziren segurtasun arauak indarrean jarraitzen dute eta horregatik gogorarazten da derrigorrez maskara erabili behar dela, segurtasun distantzia errespetatu behar dela, eskuak garbitzeko gela erabili behar dela. Eta edozein zalantzaren aurreran, liburutegiko arduradunak ezarriko ditu jarraitu beharreko arauak.

Kultura etxeko gainerako zerbitzuak epe laburrean irekitzeko protokoloa lantzen ari da Aramaioko udala. Horrela, ludotekaren erabilera eta gainerako gelen erabilera arautuko da, higiene eta segurtasun neurriak kontutan hartuta.

Albiste gehiago →