LED argiteria jartzeko lanak
Ibarran, fase desberdinetan, LED argiteria jarri da hainbat tokitan. Oraindik zati batzuk falta dira baina aurten beste fase berri bat egiten hasiko da.
Pedro Inazio Barrutia, Aita Gabirel Jauregi eta Itur Zuri kaleetan farola batzuk aldatuko dira LEDa jarriz. Fase honetan lehentasuna izango dute txapelik ez daukatenak, argi-kutsadura jaisteko eta legeei egokitzen joateko, eta apurtuta daudenak.
Lan hau udal langileek egiten joango dira eta materialean 9.655,07€ gastatuko da.