‘Larrano’ filma eskainiko da Aramaion

Urkiolako Parke Naturalean diseinatu eta garatu den proiektu bati buruzko film dokumentala da ‘Larrano’. Urtarrilaren 28an eskainiko da, 18:00an, Aramaioko kultur etxean.

Gai ezberdinak aztertzen dira dokumentalean: klima aldaketa eta karbono metatzea, goi mendietan jabetza, lurralde zaintza akordioak, bertako zuhaitz eta zuhaixken ekoizpen eta landaketak…

Basoa Fundazioak, ingurune horretan, Anbotoko mendilerroan kokatutako Larrano inguruan, lekuko lur-jabeekin elkarlanean, klima aldaketaren aurrean ekosistemok hobeto egokitzen laguntzeko proiektua diseinatu eta gauzatu du.

Orain, parkeko eremu zabaleko biztanleriari proiektu hori azaldu eta zabaldu nahian, bedorreri buruzko film dokumental baten emanaldia eskaini nahi dugu. Goi mendietako jabetzak, klima aldaketa, berau ekiditen duen karbonoaren metatzea, bertako zuhaitz eta zuhaixken ekoizpen eta landaketa bezalako gaiak jorratzen dituen filma eskaini, eta ondoren, gai horiei buruzko zalantza eta argibideak luzatzeko, hartu-eman tartea zabaldu.

Albiste gehiago